M8   Adierazpena

Emakume  gidoigileok  zera  adierazten  dugu:

Kristalezko  sab aiak  apurtu  eta  mundura  agertzeko  garaia  da.  Lan -taldeak zuzendu  eta  kredituak  gizonezko  lankideekin  berdintasunean  partekatu  nahi ditugu. 

Fikzio  ezberdin  bat  egin  nahi  dugu,  betiko  balore  eta  injustiziak egunerokoan  borrokatuz,  ontzat  eman  eta  ezarri  izan  zaigun  errealitatea birproduzitzera  mugatzen  ez  dena.  Fikzioak  gizartea  eraldatzeko,  hura guztiontzat  bidezkoago,  bihozberago  eta  libreago  egiteko  duen  ahalmenenean sinesten  dugu.

Fikzioa  aldatu  nahi  dugu.  Ez  dugu  emakumezkoentzako  fikzioa  egin  nahi, edonorentza koa  baizik.  Genero  guztietan  ere.  Barrea  eragiten  badakigulako, baita  negarra  ere.  Maitasuna  eta  guda ,  gizon  gogor  eta  emakume jakintsuak  ezagun  ditugu,  baita  emakume  ero  eta  gizon  sentiberak  ere.

Inoren  osagarri  ez  diren  emakumeek  aurkeztutako  telebista- saioak  idatzi nahi  ditugu.  Eta  munduko  agendetan  inoiz  lehentasunik  ez  duten  beste errealitatez  osotutako  mundua  erakutsi  nahi  dugu. 

Beste  begirada  bat  beharrezkoa  da.

Emakumeok  ez  badugu  egiten,  gizone zkoek  soili k  egiten  jarraituko  dute.

Gidoigilea  andrea  ere  bai.


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.  [ Aceptar ]